32 positibo baieztatuta, Basurtuko ospitaleko egoera zailtzen ari da
Txagorritxuko positibo kasuak berdin mantzen dira (7). Ostera antzean, Lea-Artibai eta Mutrikun positibo berririk erregistratu barik jarraitzen dute; gaurkoa positibo berririk erregistratzen ez duten hemeretzigarren eguna da. Lurraldeka, gaur [ekainak 12] 00:00ak arteko datuen arabera, 8 positibo berri erregistratu dituzte, denak Bizkaian.
Basurtuko ospitaleko egoera zailtzen ari da azken orduetan. Izan ere, koronabirus agerraldi bat izateaz gain, Iturrizar pabiloiko erditze gelak itxi behar izan dituzte, COVID-19 kasu bat agertu delako. Osasun sailak jakinarazi duenez, momentuz 32 positibo kasu antzeman dituzte Basurtuko ospitalean: 12 profesional, 12 paziente eta 8 bisitari edo kontaktu estu. Txagorritxuko egoera bere horretan mantentzen da; 7 positibo daude erregistratuta. Lea-Artibain eta Mutrikun hemeretzigarren egunez jarraian ez dute positibo berririk antzeman.
Pandemia hasi zenetik, ondokoa izan da Lea-Artibain eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa, herriz herri:
- Lekeitio: 26 positibo (hildako 1)
- Ondarroa: 24 positibo (3 hildako)
- Markina-Xemein: 23 positibo (3 hildako)
- Mutriku: 14 positibo
- Aulesti: 2 positibo
- Berriatua: 6 positibo
- Etxebarria: 4 positibo
- Gizaburuaga: positibo 1
- Ispaster: positibo 1
- Ziortza-Bolibar: positibo 1
Lurraldekako azterketa eginda, gaur [ekainak 12] 00:00ak arteko datuen arabera, ondokoak dira lurraldez lurralde PCR proban positibo eman duten kasu berriak:
- Araba: 3.305 positibo (atzoko datu berdina)
- Bizkaia: 7.835 positibo (+8)
- Gipuzkoa: 2.265 positibo (=)
Ospitaleratutakoei dagokioenez, gaur [ekainak 11] goizaldera arteko datuen arabera 18 pertsona daude ZIUn (atzoko datu berdina). Eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak kontuan hartuta, RO 1,67 dela diote. Guztira, pandemia hasi zenetik 1.587 pertsona hil dira (atzo 3 pertsona hil ziren).