Kirol ikastaroak emango dituzte Ispasterko Santiagoko zelaian
Ekainaren 29tik uztailaren 9ra entrenamendu funtzionalaren eta luzaketen saioak egingo dituzte. Aurretiaz izena eman behar da.
Ispasterko Udalak udako kirol ikastaroak antolatu ditu. Ekainaren 29tik uztailaren 9ra emango dituzte, Santiagoko zelaian. Astelehen eta eguaztenetan, 09:30etik 10:30era, entrenamendu funtzionala landuko dute, Ownheroes-ekin. Martitzen eta eguenean, berriz, Eli Ruizegaz luzaketak egingo dituzte, 09:30etik 10:30era.
Gehienez 14 pertsonako taldeak osatuko dituzte. Aurretiaz izena ematea derrigorrezkoa da, eta Ispasterren erroldatutakoek lehentasuna daukate. Beraz, jende gehiagok izena emanez gero, zozketa bidez egingo dituzte esleipenak. Ekainaren 17ra arte [eguaztena] izena eman ahal da udaletxera deituta ( 94-684 29 99) edo udalaren webgunean.