Uztailean ludoteka zerbitzua edukiko dute Mendexan
Gehienez 14 umek parte hartu ahalko dute. Udaletxean izena eman behar da ekainaren 18a baino lehen.
Beste urte batez udako ludoteka zerbitzua martxan egotea erabaki du Mendexako Udalak, eta aurten ere Ekinaisi enpresak beteko du zerbitzua.
Ekainaren 29tik [astelehena] uztailaren 30era arte, 09:30etik 13:30era egongo dira umeak, udaletxeko Ganbara gelan. 4-12 urte bitarteko umeei zuzendutako zerbitzua da.
Edukiera mugatuta. Udaletxera deituta (94-684 21 06) edo email bat bidalita (arantza@mendexa.net) izena eman behar da, ekainaren 18a [eguena] baino lehen. COVID-19a dela eta indarrean dagoen legediaren eskakizunei jarraituz”, gehienez 14 umek parte hartu ahalko dute Ludotekan. Beraz, izen emateek kopuru hori gaindituz gero, Mendexan erroldatuta daudenek edukiko dute lehentasuna (erroldatuta ez daudenek erroldatutakoek baino gehiago ordaindu behar dute). Jakinarazi dutenez, Oinarrizko errenta edota GCL diru laguntza jasotzen ari diren familien seme-alabak ordaindu gabe joan ahalko dira: “Gizarte langileak sinatutako agiria aurkeztu beharko dute”.
Kezkak argitzeko edota galderaren bat edukiz gero, idazkaritzara deitzeko esan dute.