Hilaren 23ra arte izena eman daiteke Berriatuko udaleku irekietan
Berriatuko Udalak antolatuta egingo dira udalekuak, uztailaren 1etik 21era eta uztailaren 22tik abuztuaren 12ra, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:00etara.
Udalak esan duenez, udako aisialdian dagoen hutsunea betetzeko beharra ikusita antolatu dituzte 4-12 urte bitartekoei zuzendutako udaleku irekiak. Bi txanda zehaztu dituzte: uztailaren 1etik 21era eta uztailaren 22tik abuztuaren 12ra.
Lekuak mugatuak izango direla esan dute. Ordutegiari dagokionez, astelehenetik barikura 10:00etatik 13:00etara egingo dira, “beharrezkoak diren higiene neurriak mantenduta”.
Izena emateko. Interesatuek ekainaren 15etik 23ra bitartean izena eman beharko dute, udaletxean.
Prezioak:
- Arrunta: 80 euro.
- Familia bereko bi ume: 140 euro.
- Familia bereko hiru ume: 180 euro.
- Prezio berezia (gizarte laguntza jasotzen duten familientzat): prezio arruntaren %10.