Autobus baten eta auto baten arteko istripua gertatu da Markina-Xemeinen
Istripua 18:00ak aldera gertatu da. Autoko gidaria Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute, "bizkarreko minagaz".

Auto baten (Seat Ibiza gris bat) eta Bizkaibus baten arteko istripua gertatu da gaur [ekainak 16], 18:00ak aldera, Markina-Xemeinen. Istripua Lekoizko bidearen pareko biribilgunean gertatu da, Ondarroako norantzan. Informazio iturrien arabera, autobusak atzetik jo du autoa. Ertzaintzak HITZAri jakinarazi dionez, istripuaren ondorioz autoko gidaria (25 urteko gizonezkoa) Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute, “bizkarreko minagaz”. Ertzaintza eta udaltzainak zirkulazioa gidatzen egon dira, ibilgailuak erretiratu arte.

Argazkia: Markina-Xemeingo suhiltzaileak.

Argazkia: Markina-Xemeingo suhiltzaileak.