Ibilgailuen zerga Mutrikun ordaintzen dutenek doan aparkatu ahal izango dute Burumendiko eta Saturrango aparkalekuetan. Ez egoiliarrek, berriz, ordaindu egin beharko dute, eta, gehienez ere, hiru orduz utzi ahal izango dute ibilgailua.
Eusko Jaurlaritzak eguen goizean [ekainak 18] aztertuko du Osasun Sailak egindako txosten epidemiologiko bat, eta, itxura guztien arabera, "gauzak okertu ezik", "normaltasun berrira" pasatzea eskatuko du. Bi presidenteek agerraldia egingo dute eguenean, "herritarrak askatasun berri hori erabiltzera animatzeko".
Makina hori aurtengo udal aurrekontuetako inbertsioen ataleko zenbateko handiena duen proiektua da.
Azpimarratu dute euskaraz egiten den errenta aitorpen bakoitzak "pausu txiki baina sendo bat" suposatzen duela Ogasunaren euskalduntzean. Batzordeko kideek bideo bat egin dute herritarrak kanpainagaz bat egitera animatzeko.
Istripua 18:00ak aldera gertatu da. Autoko gidaria Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute, "bizkarreko minagaz".
Gurasoentzako informazio bilera egingo dute hilaren 22an, Bixikaneko lokalean.
37 urtean hutsik egin barik Ondarroako jaietan presente egon bada ere, antolatzaileek aurten ez zabaltzea erabaki dute, COVID-19ak sortutako osasun larrialdi egoera dela eta.
Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk erregistratu barik jarraitzen dute. Atzo, gainera, hiru lurraldeetan ez zen inor hil COVID-19aren ondorioz. Nekane Murgak esan du EAEko "indargunerik handienak zaintza eta detekzio goiztiarra" direla.
Jaurlaritzaren helburua langabezia tasa "berriro ere" %10etik behera jaistea dela esan du Urkulluk, eta horretarako lau neurri onartu dituzte.
Joan den asteko osoko bilkuran hartu zuten erabakia.
Arratsaldez egongo da zabalik eta aforo mugatua edukiko du.