Araba, Bizkai eta Gipuzkoako biztanleen %10ari egin diote PCR proba
Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk erregistratu barik jarraitzen dute. Atzo, gainera, hiru lurraldeetan ez zen inor hil COVID-19aren ondorioz. Nekane Murgak esan du EAEko "indargunerik handienak zaintza eta detekzio goiztiarra" direla.
Pandemia hasi zenetik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 214.000 pertsonari egin diote PCR proba. Hau da, EAEko biztanleriaren %10ari (10 herritarretik bati). Datu horren aurrean, Nekane Murga Osasun sailburuak ondokoa esan du: “Horrek argi erakusten du gure indargunerik handienak zaintza eta detekzio goiztiarra direla”.
Lea-Artibain eta Mutrikun kutsatu berririk erregistratu gabe jarraitzen dute. Lurraldeka, aldiz, ondokoak dira datuak:
- Araba: 3.319 positibo (atzo 6 positibo kasu gehiago antzeman zituzten)
- Bizkaia: 7.858 positibo (atzo 5 gehiago)
- Gipuzkoa: 2.279 positibo (atzo 2 gehiago)
Guztira, pandemia hasi zenetik, 1.596 herritar hil dira COVID-19aren ondorioz. Atzo, baina, hiru lurraldeetan ez zen inor hil birusaren eraginez. RO 1,16 dela esan dute. Ospitaleratuta daudenei dagokienez, ZIUn 16 pertsona daude, eta joera beheranzkoa da.