Ekainaren 23an hasiko da abantean Ondarroako Plazagain ludoteka
Gurasoentzako informazio bilera egingo dute hilaren 22an, Bixikaneko lokalean.
Haur Hezkuntzan dabiltzan ikasleei zuzenduta, ludoteka zerbitzua eskainiko du beste urte batez Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolak, Ondarroako Udalak lagunduta. Ikastolako iturriek zehaztu dutenez, HH3, 4 eta 5eko haurrei zuzenduta egongo da udaldiko aisialdi eskaintza. Zerbitzua ekainaren 23tik uztailaren 30era arte eskainiko dute, astelehenetik barikura, 10:00etatik 13:30era, Bixikaneko lokalean.
Guztia antolatzeko, gurasoentzako informazio bilera egingo dute hilaren 22an, 18:30ean, ludotekan bertan. Izena emateko interesa dutenek 94-683 14 16 deitu beharko dute.