Markina-Xemeingo kiroldegian hezetasuna kentzeko makina berria jarri dute
Makina hori aurtengo udal aurrekontuetako inbertsioen ataleko zenbateko handiena duen proiektua da.

COVID-19ak sorturiko egoera erabili du Markina-Xemeingo Udalak Atxondo kiroldegiko geldialdi teknikoa egin eta hezetasuna kentzeko makina berria jartzeko. Makina hori aurtengo udal aurrekontuetako inbertsioen ataleko zenbateko handiena duen egitasmoa da, eta 95.381,35 euroko inbertsioa suposatu dio udalari.
Aurrekontuak onartzerakoan azaldu zutenez, kiroldegia egin zenetik martxan dagoen lau motorreko hezegailua motor bakarragaz ari zen lanean azken aldian, eta arazoari erantzuna ematea beharrezko ikusi dute. Azaldu dutenez, instalazioen hezetasuna eta tenperatura neurtzeko ezinbestekoa da.