Markina-Xemeingo Udalak %50eko hobaria ezarriko die terrazei uztailetik aurrera
Joan den asteko osoko bilkuran hartu zuten erabakia.

Itxita egon diren epean, Bide Publikoaren Okupazio Tasan hobariak ezarri dizkie Markina-Xemeingo Udalak tabernei, eta zabaltzako aukera eduki zutenean espazioa areagotzeko aukera eman zieten. Bide horretatik jarraituz, uztailetik aurrera ere, %50eko hobaria ezartzea erabaki du udalak. Joan den asteko osoko bilkuran hartu zuten erabakia.
Bestalde, ibilgailuen zergaren borondatezko ordainketa epea abuztuaren 31 arte luzatu dute.