Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Astelehenean zabalduko dute Ondarroako Zaldupe udal kiroldegia

Igerilekuak eta muskulazio gela zabalduko dituzte. Aurretiaz ordua hartu beharko dute erabiltzaileek.

Igeriketako Ondarru saria Igerilariak Zaldupe kiroldegian.
Eider Mugartegi
Ondarroa
2020/06/17

Higiene eta segurtasun neurriak hartuta, Ondarroako Zaldupe udal kiroldegiak ateak zabalduko ditu berriz, astelehenetik [ekainak 22] aurrera. Hasiera batean, igerilekuak eta muskulazio gela zabalduko dituzte, eta aldagelak ere zabalik egongo dira igerilekuko erabiltzaileentzat.

Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, igerilekuak zein muskulazio gela erabiltzeko hitzorduak hartu beharko dituzte erabiltzaileek aurretiaz. “Hitzorduekin antolatzearen arrazoiak bi dira: alde batetik, garbitasuna eta higienea ahalik eta hobekien mantentzea, txanda artean erabilitako makinak garbitzeko eta desinfektatzeko, eta bestetik, ahalik eta erabiltzaile gehienek instalakuntzak erabiltzeko aukera edukitzea”, azaldu dute.

Ezaugarri jakin batzuk dituzten erabiltzaileek  lehentasuna edukiko dute ordu tarte batzuetan

Higiene eta segurtasun neurriei dagokionez, kiroldegian eskuak garbitzeko hainbat puntu egongo direla azaldu du udalak, gel hidroalkoholikoagaz. Horrez gain, kiroldegiko sarreran zapatak garbitzeko alfonbratxo bat ere egongo da eta erabiltzaile guztiei tenperatura hartuko zaie harreran, kiroldegira sartzerakoan.

Bihartik [ekainak 18] aurrera egin ahal izango dira erreserbak, eta erreserba egiterakoan abonatu zenbakia eman beharko da. Zenbait ordu tartetan, gainera, ezaugarri jakin batzuk dituzten erabiltzaileek  lehentasuna edukiko dutela azaldu dute: 70 urte edo gehiagokoek, familiek, errehabilitazio ariketak egin behar dituztenek edo aniztasun funtzionala daukatenek esaterako. “Lehentasuna batzuk edukitzeak ez du esan nahi ordu horretan espazio hori libre badago erabili ezin denik”, argitu dute. Gainera, lehentasunen bat dutenek, bezperan egin beharko dute erreserba, “bestela, hurrengo egunean leku hori erabiltzaile guztientzat egongo da eskuragarri”. Erreserbak egiteko kiroldegira deitu behar da: 94 613 42 09 telefono zenbakira.

Zaldupe udal kiroldegia itxita egon den denboran zerbitzua jaso ezin izan duten abonatuei zati proportzionala bueltatuko zaie

Igerilekuak astelehenetik barikura 07:30etik 12:30era egongo dira zabalik, eta zapatuetan 09:00etatik 13:00etara. Astelehenetik eguenera arratsaldez ere zabalduko dira, 17:00etatik 20:00etara. Zehaztu dutenez, ordu erdiko saioak izango dira erabiltzaileko, baina astelehenetik eguenera, 19:00etatik 20:00etara, ordubeteko txandak egongo dira.

Muskulazio gela lehen solairura lekualdatu dute, eta astelehenetik barikura 08:30etik 12:30era egongo da zabalik, eta zapatuetan, 09:00etatik 13:00etara. Astelehenetik eguenera arratsaldez ere zabalduko dute, 16:30etik 19:30era. “Gela handiagoa da eta erabiltzaile gehiago hartzeko aukera ematen du. Asmoa da etorkizunean ere hor jarraitzea gimnasioak, geroz eta erabiltzaile gehiago baititu”. Goizetan ordu eta laurdeneko (75min.) saioak egin ahalko dira muskulazio gelan, eta arratsaldez, ordu eta erdikoak (90min).

Bestalde, Zaldupe udal kiroldegia itxita egon den denboran zerbitzua jaso ezin izan duten abonatuei, 2020 urtea amaitu baino lehen, zati proportzionala bueltatuko zaiela jakitera eman dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.