Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Alarma egoera indargabetu dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gauerdian alarma egoera indargabetuta geratu da. Momentu horretatik aurrera normaltasun berria sartu da indarrean, eta, horrekin batera, Nekane Murga Osasun Sailburuaren Agindua sartu da indarrean, prebentzio, zaintza eta kontrol neurriak zehazten dituena.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/18

Iñigo Urkullu Lehendakariak 4/2020 Dekretua sinatu eta Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 3. fasea gainditu dutela ebatzita, barikutik [ekainak 19] aurrera alarma egoera baliogabetuta geratu da. Bide horretatik, gaurtik aurrera, beraz, bertan behera geratu dira alarma egoeraren testuinguruan hartutako neurri guztiak, eta normaltasun berria sartu da indarrean.

Eusko Jaurlaritzak osasun arloko zein osasun publikoko txostenetan oinarrituta hartu du alarma egoera indargabetzeko erabakia. “Txosten horiek adierazten dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gainditutzat jo daitekeela Deskonfinamendu Planeko III. fasea”.

Esan dute, erabaki horrek Gernikako Estatutuan onartutako eskuduntza guztiak berreskuratu ahal izateko balioko duela. Alarma egoera indargabetu eta normaltasun berria indarrean sartzen den momentu berean, Nekane Murga Osasun Sailburuaren Agindua sartuko da indarrean, prebentzio, zaintza eta kontrol neurriak zehazten dituena. “Oinarri arautzaile berri horrek balioko du epidemia kontrolatzeko gure gizarte, ekonomia eta osasun errealitateagaz bat datozen neurri espezifikoak ezartzeko”.

Alarma egoera oamaitu bada ere, medikuen elkarteak gogorarazi du birusak hor egoten jarraitzen duela eta ez kutsatzeko neurriak hartzen jarraitu behar dela.

Guztira, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alarma egoerak 100 egun iraun dituela gogorarazi dute. Hona hemen nolakoa izan den bilakaera, egunez egun:

  • Martxoak 13: Gobernu Kontseiluaren ezohiko bilkuran, Osasun sailburuak osasun alarma egoeraz ohartarazi eta esan zuen beharrezkoa zela ezohiko neurriak hartzea. Egun horretan ikastetxeak ixteko erabakia hartu zen.
  • Martxoak 14: Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuen: gerora, sei aldiz luzatu da, 15 eguneko tarteetan.
  • Martxoak 16: Lehendakaria Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiekin elkartu zen. Guztiek ohiz kanpoko erabaki bat hartu zuten elkarrekin: apirilaren 5ean, igandea, egitekoak ziren hauteskundeak indarrik gabe uztea.
  • Maiatzak 4: Deskonfinamendua hasi zen. 0. fasearen hasiera.
  • Maiatzak 5: COVID-19aren gailurrari aurre egiteko hartutako lau arau indargabetu ditu Osasun Sailak.
  • Maiatzak 14: Pandemiaren bilakaerari eta osasun sistemaren egoerari buruzko adierazleek erakusten zutenez, osasun krisiaren egoerarik gogoerran bukatutzat eman zuten. Koronabirusa irmoago geldiarazteko hartutako ezohiko eta larrialdiko neurriak ere amaitu egin ziren.
  • Maiatzaren 18: Lehendakariak Gobernu Kontseilua deitu zuen, hauteskundeen gaia aztertzeko, eta erabaki zuen hauteskundeak uztailaren 12rako deitzea. Egun horretan, baita ere, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa 1. fasean sartu ziren.
  • Ekainak 8: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa 3. fasean sartu ziren.
  • Ekainak 19: Alarma egoera amaitu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
  • Ekainak 21: Alarma egoera Espainiako estatu osoan amaituko da.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.