Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Asteon zabaldu dituzte Mendexako frontoia eta gimnasioa

Gimnasioan gehienez 20 pertsona egon daitezke, eta makinak erabili aurretik eta erabili ostean garbitu behar dituzte erabiltzaileek. Aldagelak eta komunak itxita daude. Frontoia erabili ahal izateko aurretiaz txanda eskatu behar da.

Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2020/06/18

COVID-19ak sortutako alarma egoeraren ondoren, eta normaltasun berrira bueltatzeko asmoz, astelehenean [ekainak 15] zabaldu zituzten frontoia eta gimnasioa. Egoerak eskatzen dituen segurtasun eta higiene neurriak betetzeko, bai frontoian eta baita gimnasioetan ere garbiketarako produktuak jarri dituzte.

Neurriak. Segurtasun eta higiene neurriak errespetatu behar dira gimnasioan zein frontoian. Gimnasioan gehienezko pertsona kopurua 20koa da. Makinak erabili orduko eta erabili ostean norberak garbitu beharko ditu. Aldagelak eta komunak itxita daude.

Frontoia erabili ahal izateko aurretiaz txanda eskatu behar da Mendexako Udaleko webgunean. Frontoitik irtetzean ikututako puntu edota lekuak garbitu behar dituzte erabiltzaileek.

Gimnasioa itxita egon den denboran sortutako “eragozpenak konpentsatu nahian”, abonatuei kuotaren parte proportzionala bueltatuko diete. Helbideratuta duten abonatuei automatikoki egingo diete itzulketa. Txartelarekin edo eskura ordaindu dutenek, ostera, kontu korronte zenbakia eman beharko dute udaleko idazkaritzan.

Edozelako zalantzak argitzeko edota informazio gehiago jakin nahi izanez gero, udaletxera deitu daiteke (94-684 21 06) edo idazkaritza.mendexakoudala@mendexa.net edo arantza@mendexa.net helbide elektronikoetara mezua idatzi.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.