Ispasterko liburutegia zabaldu dute
Mahai bakoitzeko pertsona bat egon daiteke, eta irtetzerakoan erabilitako tartea garbitu behar dute erabiltzaileek.
Osasun krisian behar-beharrezkoak diren garbitasun eta segurtasun neurri zorrotzekin zabaldu du liburutegia udalak.
Maskarillak erabiltzea derrigorrezkoa da, eta sartzerakoan eskuak garbitu behar dira gelagaz. Era berean, irtetzerakoan erabilitako tartea garbitu behar dute erabiltzaileek. Segurtasun distantzia gorde behar da, eta mahai bakoitzeko pertsona bat egon ahal da. Lanak egiteko joan daiteke liburutegira, baina, liburutegian dauden liburuak ezin dira erabili.
Liburuak bueltatu behar dituztenek, liburutegian dauden plastikoetan sartu behar dituzte liburuak, eta ohartxo batean idatzi behar dute maileguan hartutako data eta erabiltzailearen izena.
Bakarka joateko gomendioa egin du udalak. Adin txikikoak eta menpekotasunen bat duten herritarrak beste pertsona batek lagunduta joan behar dira. Liburuak gordetzeko norberak poltsa eroateko eskatu dute.