Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Ekonomia eta enplegu krisiari aurre egiteko laguntza gehiago onartu ditu Jaurlaritzak

Galerak jasan dituzten Gizarte Ekonomiako enpresei zuzendutako eta enpresen prestakuntza ekintzei bideratutako diru laguntzak iragarri dituzte.

Eusko Jaurlaritza Gobernu Kontseilua Arantxa Tapia, Josu Erkoreka eta Nekane Murga gaurko Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Argazkia: Irekia.
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/23

Eusko Jaurlaritzaren gaurko Gobernu Kontseilua zenbait programa onartu dituzte COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoari eta enpleguan utzitako ondorioei aurre egiteko.

COVID-19aren ondorioz galerak eduki dituzten Gizarte Ekonomiako enpresak indartzeko 3,2 milioi euroko programa prestatu dute; “finantza indarra eta egitura sendotzeko kapital bidezko diru laguntzak” emango ditu Jaurlaritzak. “Horrez gain, krisi honen espezifikotasunei buruzko aholkularitza bereziko bi ildo berri sartu ditugu programa honetan, gizarte ekonomiako enpresei lehia egoera hobetzeko diagnostiko espezializatuak prestatzen lagundu nahi diegu. Krisi uneetan aukera egoera ere sortu egiten dira; programa honek zailtasunak bizi dituzten enpresak sozietate kooperatibo bilakatu ahal izateko laguntza ildo bat jaso du”, azaldu du Josu Erkoreka bozeramaileak.

Programaren helburuak dira kooperatiba berrien ekintzailetza, enpresen lurralde-sustapen planifikatua, dagoeneko badauden eta zailtasunak jasaten ari diren enpresak finkatzea eta aholkularitza tekniko berezia eskaintzea, krisi ekonomikoa gainditzeko. Beraz, lehiatzeko ahalmena berreskuratzeko eta hobetzeko diagnostiko espezializatuak egiten lagundu ez ezik, eta “kaudimengabeziako kasuetan, hartzekodunen konkurtsoa deklaratzeko eskaera egin aurretik har daitezkeen neurriak aztertzen” ere lagundu gura diete enpresei.

Kudeaketa-tresnak prestatzeko eta ezartzeko laguntzen barruan, honako jarduera hauek ere aurreikusi dituzte: Urteko Kudeaketa Plan bat edo Aginte Koadro Integrala prestatzea eta ezartzea, Gizarte Ekonomia ordezkatzen duten erakunde nagusiek aurretiazko beharrezko azterketa ekonomiko eta finantzarioa egitea, erakunde kideei bermea emateko, kooperatiben eta lan-sozietateen kudeaketa komertzialerako aholkularitza espezifikoa, eta kooperatibetan eta lan-sozietatetan kudeaketako edo zuzendaritzako funtzioak betetzeko zerbitzu espezializatuak kontratatzea.

Enpresen prestakuntza ekintzak. Era berean, enpresen prestakuntza ekintza estrategikoak finantzatzeko helburua daukan programa ere onartu dute gaur. 3,2 milioi euroko aurrekontua daukan programa da honako hau ere. Langileen eskumenak eta kualifikazioak hobetzen lagundu gura dute, eta Lanbidek kudeatuko du programa.  Enpresek 2021eko ekainaren 30era arte programatu ahalko dituzte prestakuntza ekintzak, eta 250 prestakuntza-programa inguru abian jartzea espero du Jaurlaritzak.

“Garrantzitsua da langileak eta enpresak errealitate berrietara egokitzea. Horretarako, garrantzitsua da ekoizpen-prozesuen aldaketetan langileek lanbide-gaikuntzari eustea”, esan du Erkorekak.

Erlazionatutako edukiaPositibo berri bat erregistratu dute LekeitionNekane Murga: “Heldutasunez jokatu du euskal gizarteak”

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.