Markina-Xemeingo Udala udalekuak antolatzen ari da
Izena udaletxean eman behar da, eta horretarako azken eguna eguena [ekainak 25] izango da.
 Group of environmental conservation people hands planting in aerial view
                    Group of environmental conservation people hands planting in aerial view                3 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako Udal Udalekuak antolatzen ari da Markina-Xemeingo Udala. Egitasmoaren zuzendaritza Eragintza kultur erakundearekin lotu dute eta begiraleen deialdia martxan jarrita, umeen izen ematea zabaldu dute orain. Izena udaletxean eman behar da, eta horretarako azken eguna eguena [ekainak 25] izango da.
Uztailaren 1etik 30era luzatuko dira udalekuak; astelehenetik barikura, 10:00etatik 14:00etara. Azaldu dutenez, aisialdi hezitzaile proiektua izango da, eta talde homogeneoak sortzen badira antolatuko dira udalekuak.
Informazio gehiago udaletxera deituta (94 616 74 54) edo udala@markina-xemein.eus helbide elektronikoan eskuratu daiteke.
 
								 
								
							 
					 
                    