Etxebarriko Udalak eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko epea zabaldu du
Zazpi ekimenetara mugatuko dute, oraingoz, izen emotea. Uztailaren 17ra arte eman daiteke izena.
Eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko aukera zabaldu du Etxebarriko Udalak. Interesa daukatenek uztailaren 17a arte eman ahalko dute izena ikastaroetarako.
Udalak jasotako galdetegiei erreparatuta, zazpi ekimenetara mugatuko dute, oraingoz, izen emotea: Euskara (AEK), Zumba, Zeramika (Rosa Etxabe), Trikitixa eta pandero (ETX), Psikomotrizitatea (Guraso Elkartea), Luzaketak eta Ingelesa.
Urteak aurrera egin ahala beste ikastaro batzuk ere antolatu ahal izango direla azaldu dute. Aipatu dituztenen artean josteko tailerra, multi-kirola, informatika eta euskal dantzak daude.