Sarea jarri dute Barinagako frontoian
Markina-Xemeingo Udalak sarea jarri du Barinagako frontoian. Ezkerraldeko hormako goiko partean jarri dute sarea, eta jakitera eman dutenez, lanen zenbatekoa, guztira, 4.641,23 eurokoa izan da, materiala eta instalazioa barne.