Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Hondartzak zaintzeko eskatu du Eguzkik

Hondartzak garbi mantentzeko kanpaina Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hondartzetara zabalduko dute datozen egunotan.

Ondarroako Arrigorri hondartzan ipinitako kartela. Argazkia: Eguzki
Nerea Bedialauneta Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/06/25

Uda denboraldia hasteagaz batera kanpaina berria jarri du abian Eguzki talde ekologistak. Hondartzetan sortzen den zabor kopuru handiagaz kezkatuta, bertaratzen direnei hondartzak garbi mantentzeko eta arreta berezia edukitzeko eskatu diete. Nabarmendu dutenez, kanpaina ez da berria. “Lantzean-lantzean antzerako kanpainak egin izan ohi ditugu. Eta egoera zein den ikusita, antzerako zerbait errepikatu beharra zegoela iruditu zaigu. Aurten, gainera, egoera kezkagarriagoa dela iruditzen zaigu. Hondartzetan gero-eta zikinkeria gehiago agertzen da, eta koronabirusaren kontuagaz, eskularruak eta maskarak nonahi agertzen ari dira”.

Ondarroako Arrigorri hondartza inguruetan ipini dituzten karteletan, esaterako, honakoa dioten kartelak itsatsi dituzte: Ez dizugu hondartza garbitzeko eskatzen, soilik ez zikintzeko. Modu horretara, zentzuz jokatzeko gogorarazi diete hondartzetako erabiltzaileei. “Badirudi hondartzak bakarrik garbitzen direla. Baina hori garbi mantentzeko ahalegina egiten duten langileak daude horren atzean. Denon ardura da hondartzak garbi mantentzea; zentzuz jokatu dezagun”.

Kanpainako lehen kartelak Ondarroan ipini badituzte ere, eragina era zabalagoan lortu nahi dutela iragarri dute. Modu horretara, hurrengo egunotan Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hondartzetan ere antzerako kartelak ipiniko dituztela azaldu dute. “Atzo ipini genituen lehen kartelak Ondarroan, eta datozen egunotan, gure ahalmenaren arabera, han-hemenka gehiago ipintzen joango gara”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.