Gaur egun aztarnarik ez badago ere, Goiko Portaleko iturriaren eta Karmengo elizaren ondoan, eliza bat egon zen XV. mende amaieratik XIX. mendera arte.
Bihar [ekainak 26], 16:45etik aurrera, jokatuko dira txapelketako lehen partidak. Uztailaren 24an izango dira finalak.
Radixu Irratiak aurten Zapato Azula ez antolatzeko erabakia hartu bazuen ere, asko izan dira zapatuan [ekainak 27] Ondarroara joateko asmoa agertu duten bateko eta besteko herritarrak. Ondarroako Udalak egin modura, eskualdeko beste hainbat udalek ere herritarrei zentzuz jokatzeko eta zapatuan Ondarroara ez joateko dei egin diete.
Izen bera daraman lehen EPa kaleratu du Braulio talde ondarrutarrak. COVID-19a dela eta, agertoki gainean estreinaldia egiteko zain dago hirukotea oraindik.
Hondartzak garbi mantentzeko kanpaina Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko hondartzetara zabalduko dute datozen egunotan.
Astelehenean beste kasu bat erregistratu eta gero, atzo [ekainak 25] beste bat gehiago antzeman zuten PCR probaren bidez; Bizkai mailan atzo erregistratu zen positibo bakarra izan zen. Pandemia hasi zenetik Lea-Artibai eta Mutriku mailan positibo kasu gehien erregistratu diren herria da Lekeitio.
Ohiko lekuetan barik, Abaroa parkean egingo dira biak aurten, aforo mugatuagaz. Zozketa bidez erabakiko da sarrera.
Esperantza aretoan egingo dira proiekzioak, domekan [ekainak 28], 18:30ean hasita. Lekuak mugatuta egongo direla esan dute, eta sarrerak aldez aurretik erosi behar dira, Uhagon kulturgunean.
Eskualde mailako lehen mitina zapatuan emango dute, 13:00etan, Independentzia Plazan. Iriarte kanpainako hamar konpromisoei buruz ariko da Jasone Agirre Bizkaiko zerrendaburuagaz batera.
Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Udatxiki eta Udabentura ez dituzte antolatuko uztailean.