Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markinako Elixa-barriko San Pedro, liskar baten emaitza

Gaur egun aztarnarik ez badago ere, Goiko Portaleko iturriaren eta Karmengo elizaren ondoan, eliza bat egon zen XV. mende amaieratik XIX. mendera arte.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/06/25

Ziur aski, XVI. mendean, San Pedro eguna ospatuko zuten Markinan ere. Izan ere, haren omenezko eliza bat zegoen Goiko Portalean: Elixa-barriko San Pedroren eliza. XV. mendearen amaieran eraiki zuten, Barroeta eta Ugarte etxeetako eta Markinako hiribilduaren arteko liskarren ondorioz. Bi familiak Xemeingoak ziren, eta Andre Mariaren elizako patronatuan sartuta zeuden.

Pascual Madoz politikari eta idazleak Diccionario geográfico-estadístico-histórico de España y sus posesiones de Ultramar (1848) bildumako liburuki batean jasotakoaren arabera, Don Tello Bizkaiko Jaunak Markinako Hiribildua sortu zuenean (1355eko maiatzaren 6an), Xemeingaingo monasterioa ere eman zion Markinako hiribilduari parrokiatzat, eliza horri zegokion guztiagaz eta urteko 1.200 marabediko pentsioagaz. Baina, Pedro Galindez eta Lope Ibañez de Marquina, Barroeta eta Ugarteko nagusiek ziotenez, urte bereko ekainean, hiribilduak pentsio hori eta patronatuaren erdia utzi zizkien. Hiribilduak eskubide hori berreskuratu nahi izan zuen berriro ere, baina jauntxo biak ez zeuden pribilegio hori bueltatzeko prest, eta, parrokiako hiribideetan gotortu, eta handik auzokoak iraindu egiten zituzten. Hori dela eta, Elixa-barriko San Pedro eliza eraiki behar izan zuten markinarrek.

Gatazka horiek 1489an konpondutzat eman ziren adiskidetzeko hitzarmen bategaz, eta hiribilduaren eta Ugarte eta Barroeta etxeen arteko aldeak amaitu ondoren, lasai geratu zen Markina. Baina lasaitasun horrek ez zuen asko iraun, gero, Markina eta Xemeinen arteko liskarrak sortu baitziren.

Hala ere, lasaitasunak iraun zuen bitartean, markinarrak Xemeinera itzuli ziren, eta, beraz, Elixa-barria ez zen parrokia izan denbora luzez. Ordea, udal kontzejuaren egoitza izan zen askotan, udaletxea eraiki aurretik. Badirudi Markinak ez zuela eduki kontzeju etxerik XVI. mendera arte. Esaten denez, ordura arte, herrigunearen ondoko harizti batean edo beste aterperen batean batzen ziren. Bai Erdiko kaleko kantoian edo Eleixa-barrian egiten ziran batzarrak, eta inoiz Xemeinen ere bai.

Xumeagoa. Xemeingo parrokiagaz alderatuta, xumeagoa izan zen Elixa-barria. Nabe bakarrekoa zen, eta bao bakarreko kanpai horma batez errematatutako estalki gangaduna zeukan. Okerra kale aldetik zeukan sarrera, eta bigarren mailako beste sarrera bat ere bazeukan hiribildua inguratzen zuen harresitik. XVIII. mendearen lehen hasieran eraberritu egin zuten, baina ordutik gainbeheran joan zen eraikina. 1737 urterako beratzeko edo jausteko arriskuan omen zegoen. Mezarik ere ez zen eskaintzen, San Pedro zaindariaren egunean ezik.

Alboetatik okertu eta arrakalatzen hasi zen, eta ez zen konponketarik egin. Geroago, 1817 urtean igarri zen lur ikarak ere eragin zion. Gainera, elizkizunetarako barik herriko zerbitzu eta gordelekutzat erabiltzen zuten, egur, ikatz eta atzerako gailu eta tresnak bertan gordez.

Elixa-barria eraisteko arrazoiak jadanik jaustekotan zegoen elizaren premiarik ez zegoeneko ustea edo Goiko errebaleko sarrera handitzeko proiektua izan litezke. Madozek aurretik aipatutako liburukian jaso zuenez, errebal hori alde zaharreko kaleekin lotzeko proiektu bat zegoen, eta baimena ere bazeukaten horretarako. Karmengo komentuko plaza zabalduta, errebala eta alde zaharreko hiru kale –Guenkale, Erdikokale, Kale Okerra– lotuko ziren. Horretarako, Elixa-Barriko eliza zaharra eraitsi nahi zuten.

1841ean adostu zuten hiribilduko agintariek eraistea, baina horretarako Calahorrako (Errioxa, Espainia) gotzainaren baimena behar zuten, eta urteak igaro ziren hori lortu orduko. Calahorrako Gotzaintza urteak egon zen eskabideari erantzunik eman barik. 1847an eman zuen baimena, baldintza bat jarrita: eliza egon zen lekuan harrizko gurutze bat ipintzea. Bistan dago ez zutela agindua bete.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.