Mutrikuko Txantxangorriren udalekuak ere bertan behera geratu dira
Koronabirusak eragindako egoera dela eta, Udatxiki eta Udabentura ez dituzte antolatuko uztailean.
Txantxangorri Aisialdi Taldeko ordezkariek jakitera eman dutenez, uztailean egitekoak ziren udalekuak bertan behera uztea erabaki dute. Zabaldu duten idatzi baten bitartez adierazi dutenez, Udatxiki eta Udabentura deritzoten udalekurik ez da egingo aurten. “Koronabirusak eragindako egoera dela eta, arduraz jokatzea dagokigu. Erabaki hau hartu behar izanak tristura handia ematen digu guztioi. Hala ere, denon osasuna guztiaren aurretik jarriz, erabaki aproposena dela deritzogu”.
Osasun larrialdia dela eta aurten egingo ez badira ere, datorren urtean egitasmoarekin aurrera jarraitzeko asmoa agertu dute. “Datorren urteko uztailean elkartuko gara berriro, betiko ilusio eta gogoarekin”.