Aire libreko zinema saioak eskaintzen hasiko dira Markina-Xemeinen
Uhagon kulturguneak antolatuta, saioak uztailean eta abuztuan egingo dira. Guztira, lau film proiektatuko dituzte. Lehenengo saioa barikuan [uztailak 3] izango da.
Markina-Xemeingo Uhagon kulturguneak antolatuta, lau film proiektatuko dituzte Uhagoneko zelaian abuztu bukaerara bitartean. Lehenengo saioa barikan [uztailak 3] izango da, 22:00etan. Horretan Joker filma proiektatuko dute.
Uztailaren 24an Parasitos ikusteko aukera egongo da, eta ostean Ha nacido una estrella (abutuak 7) eta El cuento de las comadrejas (abuztuak 28) proiektatuko dituzte.
Saio guztietan lekua mugatuta egongo denez, sarrerak aldez aurretik hartu behar dira Uhagoneko tabernan. Esan dutenez, edukiera osatu arte egongo da sarrerak eskuratzeko aukera.
Euria egingo balu, proiekzioak Plazabarripean (frontoi txikian) egingo liratekeela esan dute.