Izan Bidea ekimena aurkeztuko dute Lekeition
10:00etan jarri dute ordua, Lekeitioko Isuntza hondartzan batzeko.
Izan Bidea ekimena ezagutzera emateko aurkezpena antolatu dute bihar [uztailak 4], Lekeition. Sarek abian jarri duen dinamika berriak euskal preso eta iheslarien egoerari irtenbidea emateko urratsak eman eta kilometroak egitea du asmoa, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko ibiltarien sare erraldoia osatuz.
10:00etan jarri dute ordua, Lekeitioko Isuntza hondartzan batzeko, eta islako moilatik Garraitzera abiatuko dira parte hartzaileak. “Pototo, Liher eta beste presoak etxean eta bizirik egoteko”, islara joateko deia egin diete herritarrei.