Auzoetako jaiak bertan behera geratu direla jakinarazi du Munitibarko Udalak
Ospakizunik egingo ez dutenez, "ohiko lekuetan ez batzeko" eskatu diete bizilagunei.
Koronabirusaren pandemiaren eraginez eta herritarren osasuna bermatzeko, Munitibarko Udalak jakitera eman du 2020ko auzoetako jaiak bertan behera gelditzen direla.
Hain zuzen, bariku honetan San Kristobal eguna eta domekan honen ondorengo jaiak ospatu beharko ziren baina bertan behera gelditu dira, bai eta Aldaka, BerreƱo, Totorika, Arbatzegi, Ganbe edo Gerrikako jai egunak ere.
Egun horietan auzoetan ez dutenez “inolako ospakizunik” egingo, ohiko lekuetan ez batzeko eskatu diete herritarrei. “Hartutako erabakia bizi dugun osasun krisiarekiko erantzunkizunez jokatuz hartu da eta Munitibarko Udalak herritarrak horren kontziente izatea espero du”.