Azken 30 urteetako parte hartze txikiena izateko bidean
Arratsaldera arte, hirutik batek soilik bozkatu du, %36,02ak zehazki. Hiru lurraldetan jaitsi da: Araban %9,3 puntu, Bizkaian 8,5 puntu eta Gipuzkoan 7,8 puntu.
Izurri baten erdian ari dira egiten gaur Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Ohi baino abstentzioa handiagoa espero da, baina ikusi beharko da noraino helduko den.
Araban jaitsi da gehien parte hartzea, arratsaldera arteko datuetan. Duela lau urte %43,48koa izan zen, eta gaur berriz, ozta-ozta iritsi da %33ra; %33,2koa izan da zehazki eta 9,3 puntu jaitsi da.
Bizkaian 8,5 puntu jaitsi da, %44,86tik %36,3ra. Gipuzkoan ere jaitsi egin da parte hartzea 2016ko hauteskundeekin alderatuta. Orduko horretan %44,46koa izan zen, eta gaur %36,7koa.
Parte hartze datuak, urteka:
- 1994: %42,83
- 1998: %52,34
- 2001: %57,52
- 2005: %48,63
- 2009: %48,82
- 2012: %47,21
- 2016: %44,38
- 2020: %36,02