EH Bildu nagusitu da Lea-Artibain eta Mutrikun
Guztira, koalizioak 7.539 boto eskuratu ditu, duela lau urte baino 244 gehiago (7.295). EAJk, ostera, 6.587 boto eskuratu ditu eskualdean, 2016an baino 595 gutxiago (7.182). Eskualde mailan, hirugarren indarra Elkarrekin Podemos-IU izan da, 474 botogaz. VOXek 42 boto eskuratu ditu. Parte hartzeari dagokionez, %67,79 izan da; duela lau urte baino 2,81 puntu gutxiago.
Duela lau urte ez bezala, aurten, Lea-Artibai eta Mutriku mailan ia mila botoko aldea egon da EAJ eta EH Bilduren artean; 6.587 boto eskuratu dituzte jeltzaleek (2016an 7.182), eta EH Bilduk 7.539 jaso ditu (2016an 7.295). Hala, EAJk 595 boto galdu dituen bitartean, koalizioa abertzaleak 245 gehiago eskuratu ditu aurten. Hirugarren indarra Elkarrekin Podemos-IU izan da, 474 botogaz. Atzetik datoz PSE-EE (263), PP+Ciudadanos (161), Equo-Berdeak (105) eta VOX (35).
Gizaburuagan kenduta, EAJk eskualdeko herri guztietan galdu ditu botoak; Gizaburuagan duela lau urteko boto kopuru bera eduki dute jeltzaleek. Bizkai mailan ere, bakarrik Gizaburuagan mantendu da EAJ. EH Bilduk ostera, sei herritan beherakada eduki du (Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Ispaster, Mendexa eta Ziortza-Bolibar), eta gainerakoetan igo egin da.
474 botorekin, hirugarren indarra Elkarrekin Podemos-IU izan da. Eta atzetik datoz PSE-EE 263, PP+Ciudadanos (161), Equo-Berdeak (105) eta VOX (42).
Parte hartzeari dagokionez, Lea-Artibain eta Mutrikun %67,79ko parte hartzea egon da; 2016an %70,6 izan zen. Parte hartzerik altuena Ispasterren egon da (%75,23), eta baxuena Berriatuan (%59,51). Bi udalerritan, hala ere, parte hartzea handitu egin da, Amoroton 2016an %71,86 izan zen parte hartzea eta oraingoan %73,49koa izan da. Gizaburuagan 2016an %71,88koa izan zen, eta aurten %72,79.
Bizkai, Gipuzkoa eta Araba mailan, baina, EAJ izan da nagusi. Beraz, datozen lau urteetan ere IƱigo Urkullu izango da EAEko lehendakaria. Boto kontaketa %100era iritsi ez bada ere, jeltzaleek 31 eserleku eskuratu dituzte (2016an baino 3 gehiago. EH Bilduk 22 eserleku lortu ditu, duela lau urte baino 4 gehiago.