Ondarroako zirkurako sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu HITZAk
Zozketan parte hartu nahi duten harpidedunek egueneko [uztailak 16] 16:00ak baino lehen deitu edo HITZAkide atalean 'Parte hartu' botoia sakatu beharko dute.
Italiako zirkuak beste behin ere Ondarroan egin du geldialdia. Il Circo Italianok eguenetik domekara [uztailak 16-19] bitartean, 19:30ean hasita, Salvaje ikuskizuna eskainiko du Zaldupe atzeko gunean, eta Ondarroako Udalak sei sarrera bikoitz oparitu dizkio HITZAri, harpidedunen artean zozkatu ditzan. Parte hartzeko interesa duten harpidedunek 94-684 44 36 telefono zenbakira deitu edo Internetez eman dezakete izena, HITZAkide profilaren bitartez.
Zozketa eguenean [uztailak 16] 16:00etan egingo da, eta HITZAk barikuko [uztailak 17] egunkarian argitaratuko ditu irabazleen izenak. Irabazleek sarrerak Ondarroako Turismo Bulegoan jaso beharko dituzte (ordutegia: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era). Iragarri dutenez, sarrerak barikutik domekara bitartean erabili ahal izango dira. Hori bai, irabazleek aldez aurretik adierazi beharko dute zein egunetan joan nahi duten, 626 10 11 21 telefono zenbakira deituta edo hola@ilcircoitaliano.com posta elektronikora idatzita.
Udalak, bere aldetik, beste sei sarrera bikoitz zozkatuko ditu; barikurako, zapaturako eta domekarako bina sarrera bikoitz zozkatuko ditu. Zozketa eguenean [uztailak 16] 14:00etan egingo dute. “Sarrera horiek turismo bulegoan jaso ahalko dira, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era”. Zozketan parte hartu ahal izateko, udalaren sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram) sartu eta galdera bat erantzun beharko da.