11:54:27 minutuko denborarekin nagusitu dira ondarrutarrak, eta bigarrenari (Lutxana) 22 segundo eta 10 ehunen atera dizkiote; Isuntza hirugarren sailkatu da. Gizonezkoetan laugarren sailkatu da talde ondarrutarra, eta Isuntza seigarren geratu da.
Bolivarren jaiotzaren urteurrena ospatuko dute uztailaren 24an, ekitaldi bategaz. Egun hori herritarrek gogoan eduki beharreko eguna dela esan dute.
Film ezagun askotako pertsonaien irudiaren atzean Saioa Lara markina-xemeindarra dago. Berak janzten ditu pertsonaiak, erraldoi bat, polizia bat, gazte bat edo zahar bat irudikatzeko.
Eskualde mailan, Munitibar eta Amoroto dira kutsaturik erregistratu ez duten herriak. Kutsatu gehien Lekeition erregistratu dituzte: 29.
Aurten, COVID-19ak eragindako pandemiaren aurrean, Usotegin jasotako berdurak herrian beharra dutenei banatzeko erabakia hartu dute. Momentuz, 90 kilo berdura banatu dituzte. Etxolan Usotegiko ortuan erabili beharreko materiala gordeko lukete.
Ekitaldi berezia egin dute gaur [uztailak 15] eguerdian udaletxean. Oroigarria oparitu diete egindako lanaren aitorpen modura.
"Pertsonen arteko distantzia edozein izanda ere" maskara derrigorrez eraman beharko da gauerditik aurrera.
COVID-19ak eragindako krisiari aurre egiteko 415.000 euro bideratu ditu nekazaritza eta abeltzaintza sektoreetara. Besteak beste, ardien, ahuntzen eta abelburu hezigaitzen ustiategiei zuzendutako laguntzak dira.
Zozketan parte hartu nahi duten harpidedunek egueneko [uztailak 16] 16:00ak baino lehen deitu edo HITZAkide atalean 'Parte hartu' botoia sakatu beharko dute.
Gizaburuagako Udalak 15.000 euro eta Aulestiko Udalak 10.000 euro bideratuko dituzte. Interesatuek abuztuaren 10a arte eskatu ditzakete diru laguntzak udal bulegoetan.
Parte hartzeko aurretiaz izena eman behar da udalaren webgunean.