Pototo etxean nahi dutela aldarrikatu dute Lekeition
Pototoren lagunak eta Izan Bideanek antolatuta hiru elkarretaratze egin zituzten atzo [uztailak 19] eguerdian.
Julen Atxurra Pototo preso politiko lekeitiarra “etxean eta bizirik” nahi dute adierazi zuten atzo eguerdian [uztailak 19] Lekeition. Aldarrikapena herri osora zabaldu zuten. Pototoren lagunak eta Izan Bidea plataforma herritarrak antolatuta hiru elkarretaratze egin zituzten, bi geldirik, bata Tingladuan eta bestea Abadeen moilan, eta hirugarrena herrian zehar. Eskolapetik portura eta handik Eskolapera abiatu ziren, udaletxe aurrean ere geldialdia eginda.
Jakinarazi dutenez, modulura aldatu dute Pototo, eta egoera hobean dago. Alcorconeko (Madril, Espainia) ospitalera ere eraman dute.