Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ustez galduta zegoen ondarrutarra senideekin jarri da harremanetan

Ondarroako Udalak jakinarazi duenez, koordinazio arduradunak Ondarroako Udaltzaingoari jakinarazi berri dio ustez galduta zegoen gizona bere senideekin jarri dela harremanetan. HITZAk jakin ahal izan duenez, herritarrak berak "ondo dagoela" esan dio senide bati.

Herritarrak, Gurutze Gorriko, DYAko eta larrialdi zerbitzuetako kideak, Saturrarango aparkalekuan ezarritako gunean.
Nerea Bedialauneta Alkorta
Ondarroa
2020/07/22

Gaur goizean hasi dira 79 urteko ondarrutar baten bila Ondarroan eta inguruko herrietan. Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, desagertuaren senide batek goizaldean salatu du desagerpena, eta harrezkero larrialdi zerbitzuak gizonaren bila ibili dira. 18:30ak aldera, baina, Ondarroako Udalak sare sozialen bidez jakinarazi du bilaketa lanen koordinazio arduradunak Ondarroako Udaltzaingoari jakinarazi diola ustez galduta zegoen gizona bere senideekin harremanetan jarri dela. HITZAk jakin ahal izan duenez, herritarrak berak “ondo dagoela” esan dio senide bati. Ondorioz, bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte.

Azaldu dutenez, gizonezkoak martitzen [uztailak 21] arratsaldetik zeraman desagertuta; “ez zen itzuli etxera”. Saturraran eta Errenteria auzo artean egiten duen paseoa ematera atera zenetik falta zen herritarra, eta senideek abisua eman bazuten ere, goizaldera arte ezin izan zuten salaketa ipini.

Besteak beste, Ertzaintzaren erreskate unitatea, Gurutze Gorria, DYA, suhiltzaileak, Euskadiko eta Ertzaintzaren salbamendu taldeko txakurrak, Ondarroako Udaltzaingoa ibili dira bailaketa lanetan, itsasoz, lurrez zein airez. 09:15ean bilaketa areagotu egin dute. Saturrarango hondartzako parean dagoen aparkalekuan bilaketarako operazio basea ezarri dute, eta bilaketa taldeak handik ibili dira antolatzen. Bilaketa lanetan laguntzeko herritarren laguntza ere eskatu dute. Larrialdi zerbitzuek azaldu dutenez, boluntario asko hurreratu dira. “Eskertzekoa da horien laguntza”.

Bilaketa lanak desagertua nondik ibiltzen zen eta desagertu zen momentuan nora joan zen kontuan hartuta egin dituztela esan du Ibone Elorriaga Eusko Jaurlaritzako emergertzia teknikariak. “Inguruetatik ibili gara bilaketa egiten, baina kostaldean gaudenez, harkaitzetara ere zabaldu dugu bilaketa. Horretarako itsasontzien eta helikopteroaren laguntza ere eduki dugu. Denetara, 100 bat lagun inguru ibili gara”.

Lurrez bilaketa egiten ari ziren boluntarioak hamar lagun inguruko talde txikietan batu eta segmentuka inguruak arakatzen ibili dira. “Talde bakoitzean arduradun bat izendatu dugu, eta horiei zonalde txiki bat arakatzeko eskatu diegu. Inguruak poliki-poliki eta kontuz handiz arakatzeko eskatu diegu, desagertua han ez zegoela ziurtatzeko”. Larrialdi zerbitzuetako bilaketa talde espezializatuak, ostera, gune zailagoetan ibili dira bilaketa lanak egiten.

Familiak eskerrak eman nahi dizkie bilaketetan parte hartu duten herritar guztiei: «Eskerrik asko bihotz-bihotzez».

Gurutze Gorriko erreskate taldea bilaketa lanetarako antolatzen, Saturrararen. Argazkia: Cruz Roja Twitter

Ertzaintzaren itsasoko unitatea, bilaketa lanetan parte hartzen. Argazkia: UVR Ertzaintza Twitter

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.