Domeka goizean [uztailak 26] lehiatuko dira estropadak. Estropada eremura ez hurbiltzeko deia egiten diete herritarrei zein beste klubetako afizioei.
Jesus Belaustegi ‘Barti’-k hamar bat urte daramatza Raku teknikagaz zeramikak egiten. ‘Xumetasunaren xarma’ erakusketa jarriko du abuztuaren 1ean eta 2an, Bartieta baserrian.
Kategoria bakoitzean kiniela bi jokatuko dituzte, 15 tantora. 16:45ean hasiko da lehenengoa. Ondoren, Xisterako partida bi jokatuko dira.
Urriaren 8tik 11ra Tarragonan egingo jaialdirako aukeratu dituzten 40 zinten artean dago Arantza Ibarra ondarrutarrak zuzendako zinta; sail ofizialean lehiatuko du.
Artibai Mendigoizale taldeagaz eta Euskal Mendizale Federazioagaz batera, SL mailako ibilbide bat antolatzen ari da Ahaztuen Oroimena 1936 elkartea.
Jose Ignacio Barinaga jabea, Arrate Bilbao kudeatzailea eta Juan Etxebarria ingeniaria hartu dituzte preso, ingurumen delitua ikertzen ari den epailearen aginduz. Eguenean deklaratuko dute epaitegian.
Ondarroako Udalak jakinarazi duenez, koordinazio arduradunak Ondarroako Udaltzaingoari jakinarazi berri dio ustez galduta zegoen gizona bere senideekin jarri dela harremanetan. HITZAk jakin ahal izan duenez, herritarrak berak "ondo dagoela" esan dio senide bati.
Simon Bolivar museoak ere kanpainagaz bat egin du. Euskara oinarri bezala hartuz, udalerri euskaldunak zer nolako altxorrak diren erakutsi nahi da kanpainagaz