Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

#Agertxopirata zeharkaldiak olatu berdea Euskal Herri osora zabalduko du

Ander Txakartegi txirrindulari berriatuarrak Aspanovasen aldeko #Agertxopirata zeharkaldi solidarioa hasiko du zapatuan [uztailak 24]. Berriatutik irtenda, 32 ordutan Euskal Herriko zazpi hiriburuak zeharkatuko ditu.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/07/23

Heldu da ordua. Duela hilabete batzuk iragarri modura, Aspanovasen aldeko #Agertxopirata zeharkaldiari ekingo dio bihar goizean Ander Txakartegi Helmugak proiektuaren sustatzaile eta txirrindulari berriatuarrrak. 32 ordutan 600 kilometro egingo ditu, eta bide horretan, Euskal Herriko zazpi hiriburuak zeharkatuko ditu. Aspanovasen ikurra den kolore berdeak, beraz, euskal lurraldea tindatuko du.

Gogotsu, ilusioagaz eta horrelako ekimen bat egiteak dakarren urduritasun puntuagaz dago berriatuarra. Dena prest dagoela dio Txakartegik. «Musikagaz girotua aterako naiz Berriatutik, Aspanovaseko kideekin batera eta beste hainbatekin». Bidean aurrera egin ahala, baina, gune batzuetan beste herri batzuetako herritaren babesa ere jasoko du Txakartegik. Izan ere, ekintza zer edo zer bada, solidarioa da.

Zeharkaldiak berak ez dio beldurrik ematen, nazioartean ere hainbat proba zail egindakoa baita berriatuarra. Dena dela, zailena gaua izango dela dio. «Iruñeatik Maulerainoko tartea izango da zailena. Bide erdia eginda, ibilbideko puntu garaienera helduko naiz hor. Eta gaua izango da».

Bidelagunak. Gutxi gorabehera, 70 kilometrotik behin deskantsatzeko geldialdia egingo du. Baina 32 ordu lorik egin barik eta errepidera adi egon beharko da. «Dena dela, laguntzaileak eramango ditut». Izan ere, beragaz batera, furgoneta batean joango dira proiektu solidario honetan bidelagun izan dituen hainbat lagun.

Zeharkaldiaren jarraipena, gainera, Helmugaken sare sozialen bidez egin ahalko dela esan du. «Hor etengabe joango gara nondik nabilen kontatzen».

Txakartegi: “#Agertxopirata ez da lasterketa bat, ekintza solidario bat da, eta ez dago lehiakortasunik. Nire helburua ez da ahalik eta azkarren egitea, egitea baizik”

Urte asko daramatza Txakartegik txirrindu gainean. «Niretzako bizikletan ibiltzea ez da berria; beti nabil bizikletan. Oraingoan, orduak egin ditu bizikleta gainean, proba honek ordu asko irauten du eta. Bestelakoan ez dut aparteko ezer berezirik egin».

Zeharkaldia ez dela lasterketa bat azpimarratu du. «Jendeak galdetu dit ea zergatik egingo dudan 32 ordutan, gutxiagoan egin badaiteke. #Agertxopirata ez da lasterketa bat, ekintza solidario bat da, eta ez dago lehiakortasunik. Nire helburua ez da ahalik eta azkarren egitea, egitea baizik».

Diru bilketari bultzada. Geolokalizazioari esker, gainera, Txakartegi ibilbidearen zein lekutan dagoen ikusteko aukera ere egongo da. «Eta horrekin joko bat egin dugu. Izan ere, ekintza honen guztiaren atzean dagoen Aspanovasen aldeko diru bilketa kanpainari beste bultzada bat emateko, nire ibilbide bera egingo duen abatar bat sortu dugu». Zehaztu duenez, jendeak Internet bidez diru ekarpena e giten duenean, 3 euroko ekarpen bakoitzeko kilometro bat aurrera egingo du abatarrak. «Joko horren bidez, jendea diru ekarpena egitera tentatu nahi dugu». [TXAKARTEGIREN eta  ABATARRAREN IBILBIDEA, ZUZENEAN]

Gainera, Zisne Beltza ekoiztetxeak, herritarrek egiten duten 3 euroko ekarpen bakoitzeko, 2 euro gehiago jarriko ditu. «Beraz, norbaitek 3 euroko ekarpena egiten badu, 5 euroko ekarpena suposatuko luke».

Diru bilketa kanpaina «ondo» doala esan du. «Diru guztia Aspanovasentzat denez, haiek arduratzen dira horretaz. Hasiera batean, diru bilketa uztail amaierara arte dago zabalik. Dena dela, ekimenaren harira gorakada egoten bada, luzatu ahal da». [EGIN EKARPENA, HEMEN]

Hasiera batean kilometro bakoitzeko euro 1 batzea zen asmoa. Baina herritarren erantzun onari esker, atzora arte 3.470 euro batu dira. «Ea 6.000 eurora heldu gaitezkeen».

Zeharkaldi osoan aldamenean edukiko dituen laguntzaileez gain, Berriatuan bertan hurrengo eguneko jaialdia prestatzen burubelarri ibili diren lagunak ere baditu. «Domekako jai hori antolatzeaz arduratu diren lagunei ere asko eskertzen diet. Ardura hori kendu didate, eta horrek asko erraztu dit. Alde horretatik oso lasai nago, badakit dena ondo-ondo antolatuko dutela eta».

Domekan [uztailak 25] Berriatuan egingo den jai hori ere segurtasun neurri guztiekin egingo dela argitu du. «Etortzen diren guztiak maskaragaz egongo dira, eta protokolo guztiak beteko dira. Plazara sartzeko eremua zehaztuta egongo da, gelak egongo dira, jendeari tenperatura hartuko zaio…». Hasiera batean parrillada egiteko asmoa bazuten ere, azkenean, herritarren segurtasuna bermatze aldera, ekintza hori ez egitea erabaki dute.

Azken metroak. Txakartegiren jarraipena egiteko pantaila bat ere egongo da plazan. «Diru bilketa nola dihoan eta abatarra nondik dabilen ere erakutsiko da».

Zeharkaldiko azken metroak Ager Aldazabalekin eta haren senideekin egitea da Txakartegiren asmoa. «Emozionalki, azken metroak bereziak izango dira». Ekitaldian, besteak beste, bertsolariak, Berriatuko Sarats dantza taldeko kideen saioa eta ezustekoak egongo direla iragarri du.

Gainera, herritarrei kamiseta berdeagaz joateko dei egin diete. «Aspanovasekoak egongo dira kamisetak saltzen, baina ahal duten neurrian, datozela kamiseta berdeagaz».

Oro har, momentua bizitzeko gogoz dago berriatuarra. Eta jendeari animatzeko eta Berriatura joateko dei egin die.

EGITARAUA

  • Zapatua (uztailak 24): 09:00. #Agertxopirata irteera, Berriatuko plazatik.
  • Domeka (uztailak 25):
    • 11:30. Zesta-punta eskolako jolasak eta ginkana.
    • 13:00. Herri kirolak. Harri jasotzaileak: Hodei Izeta (Izeta IV), Jakes Izeta (Izeta V) eta Inhar Urruzuno. Aizkolariak: Iker Vicente, Julen Alberdi (Txikia IV), Ugaitz Mugertza eta Aitol Atutxa.
    • 16:00. Herribixiren ikuskizuna.
    • 17:00. #Agertxopirata-ren iritsiera.
    • 17:30. Ekitaldia.
    • 18:00. Erromeria Kalapitxi taldearen eskutik.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.