'Kirmen Uribe: Bizitza, fikzioa' liburua aurkeztuko dute Bilbon
Liburuaren aurkezpena bihar 11:00etan egingo dute Euskalduna Jauregiko 5H Terraza aretoan. Idazlea ondarrutarra bertan egongo da, eta irakurketa ere egingo du.
Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, Kirmen Uriberen lanari buruzko azterketa kritikoak biltzen dituen lehenengo liburu kolektiboaren aurkezpena egingo dute barikuan [uztailak 24] Bilbon. Hain zuzen ere, Euskalduna Jauregian egingo dute Kirmen Uribe: Bizitza, fikzioa argitalpenaren aurkezpena; 11:00etan ipini dute hitzordua, 5H Terraza aretoan.
Aurreratu dutenez, idazle ondarrutarrak, Mari Jose Olaziregi Alustiza eta Amaia Elizalde Estenaga liburuaren editoreek eta Pio Perez Mikel Laboako Katedrako kideak parte hartuko dute, besteak beste, aurkezpen ekitaldian. Gaineratu dutenez, Kirmen Uribek berak irakurketa ere egingo du.