Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ontzat jo du atxiloketen albistea Zaldibar Argitu plataformak

Jardun publikoen aldetik ez dela autokritikarik egin esan dute. Abuztuaren 3an Legebiltzar aurrean elkarretaratzean batzeko deia egin dute.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/07/23

Zaldibarko zabortegiko jabearen eta kudeatzailearen atxiloketen aurrean «poza» eta «kezka» adierazi dituzte Zaldibar Argitu plataformakoek. Gaia epaitegietan egonik, zer edo zer etorri zitekeenaren susmoa bazeukala azaldu dute. Gainera, azken aldian, pixkanaka-pixkanaka, erru guztia Verter Recycling 2002 SM enpresako nagusiei botatzen ari zirela ikusten zutela esan dute.

“Laster 6 hilabete beteko dira, eta berandu etorri den arren guretzat berri ona izan da. Erantzukizunak argitzeko bidean urratsa bat eman dela uste dugu eta mugimendu hau beharrezkoa zela iruditzen zaigu”.

Baina, bestalde, kezkatuta ere badaude. “Verter enpresaren auzian erantzukizun pribatuak eta publikoak daudela nabarmena da, txanpon beraren bi aldeak baitira. Erantzukizun publiko-politikoei dagokionez ez da ezer egin, eta zentzu horretan urratsak eman behar dira higiene demokratikoagatik”.

Halaber, kezka eragiten dietela azpimarratu dute bai eta ere, «ezelako azalpenik eman barik eta inongo epaitegian ezer azaldu barik», Iñaki Arriola ingurumen sailburua berriro parlamentu berriko kidea izango dela ikusteak. «Ematen du hiru atxiloketa horregaz dena amaitutzat emango dela, baina oraindik gauza asko daude argitzeko, tartean desagertutako langileen egoera zein den eta ingurumen aldetik ere ze egoera dagoen. Argi dago ingurumen sailak afera guzti honetan paper garrantzitsua jokatzen zuela, eta ez zituzten bere eginbeharrak modu egokian bete».

Hileroko dinamikagaz jarraituaz, hilabete hasieretan, hondamendiaren datagaz lotuta, ekimenak egiten jarraituko du plataformak, eta beraz, abuztu hasierarako ere ari dira ekimenak prestatzen. “Guk martxan jarraituko dugu. Honek luzerako joko du eta luzera begirako planteamendua daukagu. Gertaerei adi egongo gara uneoro».

Hilabeteko data horiez gain, laster helduko da bai eta ere luizia gertatu zeneko 200. eguna. 100. egunean ere egin ziren ekimen batzuk eta 200. egunera begira ere antolatuko dituzte formatu ezberdinetako ekimenak. «Nahiz eta data aldrebesak izan garrantzitsua da guretzako presente egotea».

Plataformak antolatutako hurrengo ekimenak hauek izango dira:

–Abuztuak 3: Elkarretaratzea legebiltzar aurrean. 09:30ean. Legebiltzarra eratzeko osoko bilkura egingo da.

-Abuztuak 6: Luizia gertatu zela 6 hilabete betetzen dira, eta elkarretaratzea egingo da Markina-Xemeinen, beste herri batzuekin batera.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.