Bizkaiko gazte mendi martxa egingo dute Oizko mendi tontorrera
Lea-Artibaiko gazteek Munitibartik hasiko dute igoera. Domekan 10:00etan irtengo dute herriko plazatik.
Sare herritarrak deituta, eta Izan Bidea dinamikaren barruan, Bizkaiko gazte mendi martxa egingo dute domekan [abuztuak 30]. Aukeratutako mendia Oizko tontorra izan dela azaldu dute antolatzaileek. Gaineratu dutenez, bi tokitatik igoko dira Oizera: Munitibarretik eta Iurretatik.
Lea-Artibaiko Ernaiko kideek agertu dutenez, Munitibarko herriko plazatik batera igoko dira eskualdeko gazte guztiak; 10:00etan ipini dute hitzordua. 12:00etan, berriz, ekitaldi bateratua egingo dute tontorrean eta argazki erraldoia ere aterako dute. Ondarroako kideek jakitera eman dutenez, bestalde, Munitibarrera autoetan joateko asmoa dute. 09:15ean aterako dira Zaldupeko zubitik.