Arraunlari batek positibo eman du PCR proba batean, eta hori dela eta, ezingo dute ligako azken bi estropadetan parte hartu. Gainontzeko kideek negatibo eman badute ere, irailaren 1era arte konfinatuta jarraitu beharko dute, PCR probak errepikatu arte.
Jaien gainetik osasuna dagoela eta, aurten ez da sanantolinik ospatuko Lekeition.
Datorren eguenean [irailak 3] Gasteizen Eusko Legebiltzarrak egingo duen inbestidura saioan egongo direla aurreratu du Zaldibar Argituk. "Gogoratzeko IƱaki Arriola ezin dela Eusko Jaurlaritza berrian egon".
Omenaldia Klub 34 dantzalekuaren aurrean egingo diote zapatuan, 20:30ean hasita. Antolatzaileek segurtasun protokolo guztiak beteko direla aurreratu dute.
Ikasturtea hasteko datak aldatu ditu Jaurlaritzak: DBH3, DBH4 eta Batxilergoko ikasleak irailaren 15ean hasiko dira, eta ez irailaren 7an. Ez da aldaketarik egongo Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBH1eko eta DBH2ko ikasleentzat: irailaren 7an hasiko dira. Hezkuntza Sailak beste mila irakasle kontratatzea aurreikusi dute.
"Berdintasun defizit bat zuzentzeko helburuarekin" sailburu eta arduradun euskaldunak izendatzeko eskaera egin diote "datorren Eusko Jaurlaritza osatu behar duen arduradun nagusiari".
Positibo eman duen langileak beste langileekin eta erabiltzaileekin arriskua sortzerainoko hartu-emanik ez duenez eduki, ez dagoela instalakuntza itxi beharrik esan dute. Kiroldegia desinfektatuko dute, zapatuan, 07:00etan.
Atzo [abuztuak 27], pandemia osoko kopururik handiena antzeman zen Hego Euskal Herrian, eta azken orduetan ere goitik ibili dira: 931 kasu detektatu dituzte. Nekane Murga sailburuak, baina, nabarmendu du kurbaren bilakaera martxokoa baino geldoagoa dela.
Lea-Artibaiko gazteek Munitibartik hasiko dute igoera. Domekan 10:00etan irtengo dute herriko plazatik.