Arduraz jokatzeko deia egin dute Lekeitioko udal ordezkariek
Jaien gainetik osasuna dagoela eta, aurten ez da sanantolinik ospatuko Lekeition.
COVID19ak eragindako egoera larria dela-eta aurten ez dela San Antolin jairik ospatuko gogoratu du Lekeitioko Udalak. Lekeitioko Udala osatzen duten talde politikoek adierazpen bat kaleratu dute herritarrei arduraz jokatzea eskatzeko.
Alde batetik, jende pilaketak egotea bultzatu ahal dituzten ekintza edo jarrerak saihesteko eskaria egin diete udal ordezkariek herritarrei, bereziki irailaren 1ean (Bajada egunean) eta irailaren 5ean (Antzar Egunean). Bestalde, beste herrietako bizilagunei Lekeitiora festa egitera ez joateko eskaria egin diete. “Lekeitioko Udaleko ordezkariok konfiantza osoa daukagu lekeitiarrok, beste behin ere, elkar zainduko dugula, zentzuz jokatuko dugula, orain arte bezala”.
LEKEITIOKO UDALAREN ADIERAZPENAUrte hau ez da besteak bezalakoa. Aurten ezingo ditugu San Antolin jaiak ospatu,…
Publicada por Lekeitioko Udala en Viernes, 28 de agosto de 2020
Udal ordezkarien esanetan, datorren urtean jaiak ospatu eta elkarrekin egon ahal izateko, inoiz baino gehiago, beharrezkoa da orain neurriak hartu eta elkar zaintzea. “Ez diezaiogun utzi birusari gure herrian sakabanatzen eta kontrolatu ezin den egoera batera heltzen. Gure ekintzek ondorio larriak izan ditzakete gugan eta maite ditugun pertsonengan. Izan gaitezen zentzudunak eta jokatu dezagun errespetuz, beranduegi izan orduko”.