Azken hiru egunetan 46 positibo gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Barikutik [abuztuak 28] domekara [abuztuak 30] bitartean, eskualdean COVID-19agaz kutsatutako kasu berriak antzeman dituzte. Ondarroan erregistratu dituzte kasu gehienak (14).
Barikutik [abuztuak 28] domekara [abuztuak 30] bitartean COVID-19agaz kutsatutako 46 kasu berri erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Positibo erdiak [23] zapatuan [abuztuak 29] antzeman zituzten. Hemen azken hiru egunetan herriz herri antzemandako positibo kopurua:
- Amoroto: 1
- Aulesti: 7
- Berriatua: 3
- Etxebarria: 1
- Lekeitio: 5
- Markina-Xemein: 9
- Ondarroa: 14
- Mutriku: 6
Azterketa lurraldeka eginez gero, azken hiru egunetan Araban 277 kasu berri antzeman dituzte, 1.106 Bizkaian eta 504 Gipuzkoan. Domekan, esaterako, 5.928 proba egin ziren, eta, horietatik 409 positiboak izan ziren.
Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 260 pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 35 daude ZIUn.