Euri zaparradek zenbait herritan utzitako irudiak
Iragarrita bazegoen ere, zer edo zer beranduago heldu zen euria zapatuan [abuztuak 29]. Ondarroan, esaterako, irudi ikusgarriak utzi zituen.
Iragarrita zegoen moduan, zapatuan [abuztuak 29] euri zaparradak izan ziren iluntzeko protagonistak. Zenbait lekutan, ordubetean metro karratuko 15 litro ur pilatu ahal zirela esan zuten. Eta herri batzuetan horrenbesteko zaparradak egin ez bazituen ere, beste batzuetan irudi ikusgarriak utzi zituen, Ondarroan esaterako (beheko bideoa). Euskalmetek abisu horia ere ezarri zuen.