Azken 24 orduetan 18 positibo kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Lau antzeman dituzte Ondarroan, eta hiruna Lekeition, Markina-Xemeinen eta Berriatuan. Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 249 pertsona daude ospitaleratuta (herenegun baino 11 gutxiago).
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [abuztuak 31] 7.163 PCR proba egin ziren, eta horietatik 445 positiboak izan zirela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak. Lea-Artibain eta Mutrikun, esaterako, atzo 18 positibo berri antzeman zituzten. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Amoroto: 1
- Aulesti: 2
- Berriatua: 3
- Etxebarria: 1
- Lekeitio: 3
- Markina-Xemein: 3
- Ondarroa: 4
- Mutriku: 1
Oro har, hiru lurraldeetan atzo 429 positibo berri baieztatu zituzten: 89 Araban, 194 Bizkaian eta 146 Gipuzkoan. Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 249 (herenegun baino 11 gutxiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 33 daude ZIUn (herenegun baino 2 gutxiago).