Lekeition egin dituzten pintaketak salatu dituzte
Euskal gaztediaren gehiengo zabala "balore demokratikoetan hezitakoa" dela eta ondorioz ekintza horiek ez dutela gaztedi horren pentsakera ordezkatzen gaineratu dute.
Pintaketak egin dituzte Lekeitioko hainbat gunetan, gaztediaren eta Ernairen izenean. Horren aurrean, Lekeitioko EAJk ekintza salatu eta jokaera horiek “onartezinak eta gaitzesgarriak” direla esan du. “Ekintza horiek batzuen ahulezia politikoa eta kultura demokratikoaren falta erakusten dute”, esan dute. Horrez gain, herritarren artean “etsipena zabaldu” eta egunez eguneko “bizikidetzaren aldeko lana oztopatzen” dutela gaineratu dute.
Besteak beste, Eskolapean eta Uribarren Abaroa parkean egin dituzte pintaketak. Jeltzaleek gaineratu dutenez, bizi dugun egoera honetan, arduraz jokatzea tokatzen da. “Baina oraindik ere gutxi batzuk arduragabekeria
Euskal gaztediaren gehiengo zabala “balore demokratikoetan