Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

AHTra bideratutako diru publikoa "oinarrizko beharretara” bideratzeko eskatzen duen mozioa onartu du Ondarroako Udalak

EH Bilduk alde bozkatu du, eta EAJk kontra. Koalizio abertzaleko zinegotziak esan du AHT "adostasunik gabeko proiektu handi bat" dela. EAJko bozeramaileak, ostera, AHT proiektu estrategikoa dela esan du.

Abiadura Handiko Trenaren obrak, Donostian.
Asier Alkorta
Ondarroa
2020/09/02

Mozioa Orain Ardura ekimen herritarrak aurkeztu zuen Ondarroako Udalean, eta uztailaren 30eko ohiko udalbatzan eztabaidatu zela esan dute. EH Bilduk mozioaren aldeko bozka eman zuen, eta EAJk, ostera, kontrakoa. EH Bilduko zinegotzi batek udalbatzara ezin izan zuenez joan, alkatearen kalitatezko botoak hautsi zuen berdinketa, eta mozio onartu egin zen.

Pedro Lasarte Iparragirre EH Bilduko zinegotziak esan zuen Abiadura Handiko Trenari buruzko eztabaida oraindik ere gizartean egon badagoela, “adostasunik gabeko proiektu handi bat” delako: “diru kostu handia, trenaren funtzioa, bideragarritasuna eta behar ote den edo ez, proiektuaren hasierako aurrekontuak izugarri handitzea, naturan eta ingurumenean eragindako kaltea, baserri desjabetzeak…”. Eztabaida horri konponbidea bilatzeko eta AHT bezalako proiektuei buruz herritarrek erabaki ahal izateko, prozesu parte hartzaileen garrantzia azpimarratu zuen Lasartek.

Udalak krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko oinarrizko gizarte-zerbitzuetarako eta krisiak eragindako sektoreentzako laguntzetarako diru sailak handitzeko ere eskatu die Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari

Bestalde, Maria Dolores Etxano Varela Ondarroako EAJren bozeramaileak kontrako botoa ematea arrazoitu zuen. “AHTaren eskumena Espainiako Gobernuarena da, eta %90a exekutatuta dago. Gastu soziala mantentzearen aldeko apustua egin behar da, gutxieneko inbertsio publikoak mantenduz. Aurreko krisialdian inbertsio publikoa murriztu egin zen, eta maila berreskuratzea ez da erraza izan. AHT estrategikoa da eta gainera Europako diru laguntzak daude inbertsioari aurre egiteko”.

Ondarroako Udalak mozioa onartu duela jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari. Horrez gain, krisiaren ondorioak arintzen laguntzeko oinarrizko gizarte-zerbitzuetarako eta krisiak eragindako sektoreentzako laguntzetarako diru sailak handitzeko ere eskatu die. “Horretarako, Abiadura Handiko Trenaren obretarako eta proiektuetarako erabiltzen diren funts publikoak erabil ditzatela eskatu diegu. Hala, obra eta proiektu horiek geldiarazi egin beharko lirateke”.

[MOZIOA IRAKURRI]

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.