Azken 24 orduetan 9 positibo berri erregistratu dituzte eskualdean
Bigarren egunez jarraian, Ondarroan erregistratu dute positibo berri gehienak (4). Hiru lurraldeen artean, atzo [irailak 1] 8.887 PCR proba egin zituzten, eta horietatik 546 izan ziren positibo eman zutenak (%6,1).
Lea-Artibain eta Mutrikun positibo berriak antzematen jarraitzen dute. Dena dela, atzoko datuak herenegungoak baino baxuagoak dira. Guztira 9 positibo berri antzeman zituzten; bigarren egunez jarraian, Ondarroan erregistratu dute positibo berri gehienak. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Aulesti: 1
- Berriatua: 2
- Etxebarria: 1
- Markina-Xemein: 1
- Ondarroa: 4
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 1] 8.887 PCR proba egin ziren, eta horietatik 546 positiboak (%6,1) izan zirela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak: 91 Araban, 246 Bizkaian eta 163 Gipuzkoan; beste 46 positibo ere erregistratu zituzten, baina horiek EAEn ez direla bizi esan dute. Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 250 (herenegun baino 1 gehiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 39 daude ZIUn (herenegun baino 6 gehiago). Zehatz esateko, atzo [irailak 1] 61 pertsona ospitaleratu zituzten.