Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Isuntza eta Ondarroa ez dira Kontxako banderaren lehian egongo

Emakumeen sailkapen estropadan Ondarroa zortzigarren sailkatu da, eta Isuntza hamargarren. Orio izan da azkarrena, eta zazpi talde gipuzkoarrek lortu dute datozen bi asteburuetan bandera lehiatzeko txartela.

Aintzina Monasterio Maguregi
Lekeitio,Ondarroa
2020/09/02

Arraroa. Zalerik barik, eta tentsioa uretan bakarrik. Horrelakoa izan da gaur [irailak 2] arratsaldeko emakumezkoen Kontxako sailkatze estropada. Hamahiru talde uretan, baina zazpi txartel zeuden jokoan, eta Ondarroak eta Isuntzak ez dute lortu datozen bi domeketako lehian sartzea. Orio Euskotren Ligako txapeldunak eta bandera eskuratzeko faborito nagusiak ez du hutsik egin. Itsas milia eta erdiko lana 11:08.82 denboran eginda azkarrena izan da. Ondarroak 11:43.96 denbora egin du, eta Isuntzak 11:58.12.

Hala, zortzi talde gipuzkoarren artean erabakiko da aurtengo bandera: Orio, Tolosaldea, Donostia Arraun Lagunak, Zumaia, Hondarribia, San Juan, Hibaika eta Donostiarra.

Ondarroa Bizkaiko txapelduna ETE Ligako azken jardunaldiko bandera irabazita joan da Donostiara, eta hark ireki du sailkatze estropada. Sei talde egon dira lehen txandan, eta ondarrutarrak izan dira multzoko onenak. Isuntza, berriz, multzoko hirugarrena izan da.

Kontxako sailkatze estropada

Ondarroa AEKo arraunlariak Donostian, gaur arratsaldean. Argazkia: Ondarroa Arraun Elkartea.

Isuntzakoak, Donostian. Argazkia: Isuntza

Nagore Osoro ondarrutarren patroi eta entrenatzaileak zortzigarren egitea ere ez dela gutxi esan du. Donostiara ilusioz joan direla eta, banderaren lehiarako txartelik ez lortzeagatik etxera penagaz bueltatuko direla aitortu du. Arraunlariek egindako lana txalotu du: “Agian ez da izan gure estropadarik onena, baina txarrena ere ez. Gaurko egunean hona aukerekin etortzea ere ez da gutxi, eta orain arteko bideagaz akordatu behar gara, hau dena ez da musutruk izan eta. Itzelezko denboraldia izan da; ezin diet gehiago eskatu neskei”.

Euren maila emateko gai izan direla azpimarratu du. Badian gozatu dutela, baina kanpoaldea arraunerako “oso deseroro” zegoela zehaztu du, itsasoa “oso nahasia eta zikin” zegoela. Itsaso eta olatu handirik ez dute eduki arratsaldean, baina ipar ekialdeko haizeak arraunlarien lana oztopatu du.

Tolosaldea izan da estropadako protagonistetako bat. ETE ligako txapeldunak ezustekoa eman du. Bera izan da ziabogan azkarrena, Orioren erreferentzia bost ehunenetan hobetuta. Oriotarrek poparian lan bikaina eginda, zortzi segundo atera dizkiete Tolosaldekoei.

SAILKAPENA:

  • 1.- Orio: 11:08.82
  • 2.- Tolosaldea: 11:17.64 (+8.82)
  • 3.- Donostia Arraun Lagunak: 11:21.08 (+12.26)
  • 4.- Zumaia: 11:28.16 (+19.34)
  • 5.- Hondarribia: 11:28.72 (+19.90)
  • 6.- San Juan: 11:33.64 (+24.82)
  • 7.- Hibaika: 11:37.96 (+29.14)
  • 8.- Ondarroa: 11:43.96 (+35.14)
  • 9.- Cabo: 11:47.92 (+39.10)
  • 10.- Isuntza: 11:58.12 (+49.30)
  • 11.- Lutxana: 11:58.74 (+49.92)
  • 12.- Tiran: 12:02.02 (+53.20)
  • 13.- Chapela: 12:19.30 (+1:10.48)
Erlazionatutako edukiaGizonezkoen erlojupekoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.