Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Hezkuntzan grebara joko dute irailaren 15ean

Sindikatu guztiek egingo dute deialdia elkarrekin, eta hezkuntza osoari eragingo dio: sare publikoari eta itunpekoari. Salatu dute eskasak direla Eusko Jaurlaritzak hartutako neurriak, eta ez dituela langileak aintzat hartu. Goizean agerraldi bat egitekoa dute ordezkaritza duten bost sindikatuek, eta orduan emango dituzte xehetasunak.

Sindikatuetako ordezkariak, greba deitzeko agerraldian. Argazkia: ELA
Garikoitz Goikoetxea (Berria)
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/09/03

Ikasturtea hasi eta astebetera, irailaren 15ean, grebara joko dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeetan. BERRIAk baieztatu duenez, elkarrekin grebara deitzekoak dira ordezkaritza duten bost sindikatuak: ELA, LAB, Steilas, CCOO eta UGT. Goizean agerraldi bat egitekoa dute, eta orduan emango dituzte xehetasunak. Baina ziurra da greba deialdia jarriko dutela mahai gainean, eta hezkuntza osoari eragingo diola: sare publikoari eta itunpekoari.

Azken asteetan ezinegon handia agertu dute sindikatuek Eusko Jaurlaritzaren neurriekin. Batetik, salatu dute langileak kontuan hartu gabe aritu dela ikasturte hasiera prestatzen; besteak beste, ohartarazi dute Hezkuntza Sailak ez duela bilerarik egin sindikatuekin. Bestetik, hartutako neurriak ere ahultzat jo dituzte. Jaurlaritzak joan den astean iragarri zuen mila irakasle gehiago hartuko dituela ratio handienak dituzten eskoletarako, gela bakoitzeko ikasle kopurua jaisteko, baina sindikatuek aho batez salatu zuten neurri hori ez zela nahikoa, baliabide gehiago beharko dituztela.

Horiek dira, hortaz, grebara jotzeko motiboak: batetik, baliabide gehiago eskatzea, eta, bestetik, eskolarako itzulera langileekin ere adostea.

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastetxeak datorren astelehenean[[irailak 7] dira ikasturteari ekitekoak; irakasleak jadanik lanean ari dira, hala ere. Hezkuntza Sailak, nolanahi ere, atzeratu egin du maila batzuetako ikasleen hasiera: DBHko hirugarren eta laugarren mailako ikasleak irailaren 15ean hasiko lirateke, baita Batxilergokoak ere —hain justu, egun horretarako antolatu dute greba—; Lanbide Heziketako ikasleen itzulera mailakatuagoa izango da, iraileko bigarren hamabostaldian.

Erlazionatutako edukiaIkasle Abertzaleek ere grebagaz bat egin dute

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.