Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Isuntzak, Ondarroak eta Mutrikuk ez dute lortu Kontxako bandera lehiatzeko txartelik

Emakumezkoetan gertatu modura, Ondarroa zortzigarren geratu da, eta Isuntza hamargarren; Mutriku hogeigarren geratu da. Zierbena izan da denborarik onena egin duena.

Argazkia: Bermeo Arraun Argazkiak
Aintzina Monasterio Maguregi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/09/03
Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze estropada jokatu da gaur arratsaldean [irailak 3] Donostiako badian, eta lehiatu diren 21 taldeetatik Zierbena izan da azkarrena erlojupekoan. Haren atzetik sailkatu dira Orio, Hondarribia, Santurtzi, Urdaibai, Cabo eta Zarautz, hurrenez hurren. Gaurko estropadan arraunean aritu ez den arren, horiekin batera, Donostiarra ere izango da Kontxako Banderan, hirikoa izateagatik udalak aukera hori emanda.

Sailkapena eta denbora:

  1. Zierbena 19.45,18
  2. Orio 19.49,06
  3. Hondarribia 19.49,94
  4. Santurtzi 19.58,24
  5. Urdaibai 19.59,56
  6. Cabo 20.06,64
  7. Zarautz 20.16,93
  8. Ondarroa 20.19,26
  9. Ares 20.26,76
  10. Isuntza 20.30,54
  11. Pedreña 20.34,50
  12. San Pedro 20.38,52
  13. Samertolameu 20.44,46
  14. Tiran 20.48,36
  15. Kaiku 20.48,88
  16. San Juan 21.04,78
  17. Deustu 21.04,92
  18. Getaria 21.10,12
  19. Zumaia 21.12,92
  20. Mutriku 21.38,88
  21. Hibaika 22.20,52

Donostiarra izango da Kontxako Banderan arituko den zortzigarren trainerua. Estropadak bukatu ostean txanden zozketa egin dute:

Ustekabea Zarautzek eman du, eta Ondarroak erakutsi du txanponaren beste aldea. Iaz azkarrena izan zen Antiguako Ama, eta aurten zortzigarren geratu da. Zarautz zazpigarrenarengandik bi segundo eta 32 ehuneneko alde estuagatik geratu da banderaren lehiatik kanpo. Eusko Label Ligaren azken aurreko postuan amaitu du Zarautzek denboraldia, eta Bermeon eta Portugaleten play off-ak lehiatu beharko ditu, baina, gaurko sailkapenean goikaldetik dituen Ondarroa, Isuntza eta Ares baino hobeto aritu da.

Zarautzen atzetik, bigarren uretaratuta, Zierbenak markatu du erreferentzia. Bera izan da azkarrena ziabogan (09:41), eta 19:45.18 denboragaz irabazi du sailkatze estropada aurtengo Euskadiko eta Espainiako txapeldunak. Segundo bakarreko alde estuagaz, Hondarribiak egin du bigarren denborarik onena ziabogan. 09:52 markatu du, ostera, Bou Bizkaiak.

Isuntzak eta Ondarroak laugarren eta bosgarren postuetan hasi dute erlojupekoa, hurrenez hurren. Aurreko egunean, nesken taldeek egin modura, Ondarroako taldea zortzigarren eta Lekeitiokoa hamargarren sailkatu dira. Mutriku hamaseigarrena izan da uretaratzen, eta hogeigarren geratu dira.

«Bandera irabaztera». Jon Elortegi Urdaibairen entrenatzaileak helburua lehen zazpiren artean sartzea zenez, «pozik» daudela esan du: «Arraunean ondo egin dugu, lasai. Emaitza ona da. Abuztua ez da izan hilabete ona guretzako, baina, hala ere, gogotsu gatoz Kontxara. Gauzak ondo egiten baditugu, uste dut maila ona emango dugula, ez garela besteak baino astiroago ibiliko». Bermeoko kluba behin-behinean zuzentzen ari den Kudeaketa Batzordeko kide den Gotzon Orbek zehaztu du orain helburua bandera irabaztea dela, eta asteburu bi hauetan horretarako lan egingo dutela.

Iñaki Errasti Ondarroa AEko entrenatzaileak etxera penagaz bueltatuko direla aitortu arren, egindako lanagaz pozik zeudela azpimarratu du: «Estropada ona egin dugu. Erreferentziak onak ziren, estropada guztian Zarautzekin hortxe ibili gara. Gure maila eman dugu».

Erlazionatutako edukiaEmakumezkoen erlojupekoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.