Azken 24 orduetan 17 positibo berri antzeman dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Atzo [irailak 3] Aulestin antzeman zituzten positibo berri gehienak (4). Lekeition eta Ondarroan hiruna antzeman zituzten. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 3] 9.841 PCR proba egin ziren, eta horietatik 705 positiboak (%7,16) izan zirela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak.
Atzo [irailak 3] egindako PCR probetan ere positibo berriak antzeman dituzte Lea-Artibain. Guztira 17 kasu berri erregistratu dituzte. Aurreko egunetan ez modura, azken 24 orduetan Aulestin antzeman dituzte positibo berri gehienak. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Aulesti: 4
- Berriatua: 1
- Etxebarria: 1
- Ispaster: 1
- Lekeitio: 3
- Markina-Xemein: 2
- Ondarroa: 3
- Mutriku: 2
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan atzo [irailak 3] 9.841 PCR proba egin ziren, eta horietatik 705 positiboak (%7,16) izan zirela jakitera eman du Eusko Jaurlaritzak: 122 Araban, 357 Bizkaian eta 217 Gipuzkoan; beste 9 positibo ere erregistratu zituzten, baina horiek EAEn ez direla bizi esan dute. Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 253 (herenegun baino 9 gutxiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 48 daude ZIUn (herenegun baino 1 gehiago). Zehatz esateko, atzo [irailak 3] 47 pertsona ospitaleratu zituzten. Azkenik, R0 0,93an kokatu da.