Asteburuan 34 positibo berri antzeman dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun
Positibo gehienak domekan erregistratu zituzten (22). Kasu berri gehienak Lekeition (14) eta Ondarroan (11) antzeman dituzte. Lurraldeka, azken hiru egunetan 1.866 positibo antzeman dituzte (%8,03); gehienak Bizkaian erregistratu dituzte (1.021).
Barikuan, zapatuan eta domekan [irailak 4-5-6] egindako PCR probetan ere positibo berriak antzeman dituzte Lea-Artibain. Guztira 34 kasu berri erregistratu dituzte. Oraingoan Lekeition antzeman dituzte positibo gehienak [14]. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Aulesti: 2 (1 barikuan eta beste bat domekan)
- Ispaster: 1 (barikuan)
- Lekeitio: 14 (3 barikuan, 2 zapatuan eta 9 domekan)
- Markina-Xemein: 4 (2 barikuan eta 2 domekan)
- Mendexa: 1 (domekan)
- Ondarroa: 11 (3 barikuan eta 8 domekan)
- Mutriku: 1 (domekan)
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hiru egunetan 23.210 PCR proba egin dituzte: 9.814 barikuan [irailak 4], 7.206 zapatuan [irailak 5] eta 6.190 domekan [irailak 6]. Horietatik guztietatik 1.866 positibo antzeman zituzten (%8,03). Hiru egunetan, Araban 242 positibo antzeman dituzte, 1.021 Bizkaian eta 564 Gipuzkoan.
Ospitaleratutakoei dagokienez, hiru lurraldeetan 280 (eguenean baino 27 gehiago) pertsona daude ospitaleratuta. Eta horietatik guztietatik 49 daude ZIUn (eguenean baino 1 gehiago). Azkenik, R0 0,97an kokatu da.