Herriko presoei maitasuna adierazi diete Lekeition
Manifestazioa egin zen herrian zehar, barikuko enkarteladaren ostean.
San Antolinik ospatu ez badute ere, egun horietan urtero egin ohi duten modura herriko preso politikoak gogoan izan dituzte aurten ere lekeitiarrek. Horrela, Pototo eta Liher maitxe zaitxuegu! lelopean enkartelada lehenengo eta manifestazioa egin zuten ondoren, bariku [irailak 4] arratsaldean. Eskolapeko enkartelada amaituta herrian zehar abiatu zen manifestazioa, eta ekitaldiagaz amaitu zen Independentzia plazan. Biak etxean, herrian, nahi dituztela aldarrikatu zuten.